Igeltsulan

Barneko igeltsulana, leiho eta hormak apaintzeko, Alhambran (Granada, Espainia)
Kanpoko igeltsulana, fatxadaren goialdea apaintzeko, County Museum (Clare, Erresuma Batua).

Igeltsulana[1] igeltsuzko eraikuntza edo dekorazioa da, barneko edo kanpoko horma-sabaiak eraikitzeko edo apaintzeko. Kultura askotan ohiko teknika izan da, batez ere barnealdeak apaintzeko, harrizko dekorazioa egiteko baino moldagarriagoa eta errazagoa baita, eta hortaz merkeagoa. Garrantzi handiko teknika izan da bai hispano-arabiar eta mudejar artean, bai Barrokoan dekorazio eta moldura txit landuetan.

Batzuetan iztukadura edo iztuku-lanarekin nahasgarri izan daiteke, itxura antzekoa baitute, baina berez osagaiak ezberdinxeak dira, iztukuak harri-hautsa baitu (normalean marmol-hautsa).

Egun, eskaiola erabili ohi da igeltsulan ekonomikoa egiteko, motiboak edo eskulturak zizelkatu ordez, moldeetan isuri eta pieza apaingarriak erras lortzen baitira.

  1. Zehazki hiztegia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search